BEZEROEN GUNEA: emaila: gakoa: Gakoa gogoratu Erregistratu
HASIERA PROMOZIOAK HOTELAK ZERBITZU TURISTIKOAK JATETXEAK BEZEROARI ARRETA
OSTATU BILATZAILEA
Beharrezko datuak:
Sarrera:
Irteera:
Aukerako datuak:
Gunea:
Kategoria:


BALMASEDARAKO TXANGOAK, IRTEERA BERMATUAK

 
Deskribapena:
Balmaseda eta Boinas La Encartadako ehungintza lantegia
Eta denbora gelditu egin zen...(Egun erdiko txangoa)
Balmaseda Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen, 1199an eraiki zen. Erdi aroko hiri-bidea izanik, batzarretarako eta igarotzeko gunea zen, hori dela eta, merkantzia trukea garatu egin zen Balmaseda merkataritzarako hiribildu bilakatuz. Gaur egun posible da harrizko karriketatik ibiltzea iraganeko esentzia susmatuz: harlanduzko hormak, Enkarterriko basoetako egurrez egindako habeak, arkupeak, gogorgarriak...Noiz geratu zen denbora hemen?
Horretaz gain, Boinas La Encartadak iraultza industrialeko hasierara eramango gaitu. La Encartada ehungintzako lantegia 1892. urtean jaio zen, Cadaguako erriberako kokagune apartan. Antzineko errota baten inguruan eraiki da eta gaur egun posible da zenbait eraikuntzen inguruan ibilbide bat egitea: lantegia, beharginen etxeak edota eskola gisa erabilitako kapera.
Bisita hau burutzea ezinbestekoa da bere aberastasun mekanikoa dela eta: XX. mende hasikerako turbina bat, poleen sistema korapilatsua eta ekoizpena martxan jartzen duten uhalak.
Egutegia:
Uztailean eta abuztuan Asteazkenero
Irteera guenak eta ordutegia:
Jesusen Bihotza: 9:30
Moyua Plaza 2 :                9:40
Plaza Biribila edo Gran Vía 2:                9:50
Organización técnica NIS y Romotur   Telefonoa: 902 877 298 emaila: info@bilbaoreservas.com
Gurenet Teknologia S.L.: Diseña y desarrolla bilbaohoteles.com Lege baldintzak